Skip to main content

VIII. BINAKAKO LASTERKETA

Maiatzaren 27an Andra Mari ikastolaren VIII. Binakako lasterketa ospatuko da.

Naparpelletek babestutako krosa izango da eta helburu ekonomikoa izateaz gain, beste helburu bat ere badauka, familien parte hartzearena. Familia, jarduera fisikoa eta parte hartzea uztartzea, aurten bereziki Nafarroa Oinezen parte hartzeari egingo zaio keinu bat eta argazki erraldoi bat aterako dugu Nafarroa Oinezeko Batzordetako kide kopuruaren irudia osatuz. Beraz, animatzen zaituztegu krosean izena ematera!! 

Lasterketaren ondoren bikote edo talde bakoitzak argazkia ateratzeko eta prestatutako auzateaz gozatzeko aukera izanen du. Horretaz gain, LH 3. mailatik gorakoentzat, taldeka izena emanez gero; LIZARRAKO ROKODROMORAKO sarrerak zozketa bidez lortzeko aukera izango dute. Zozketan parte hartzeko 8ko taldeak osatu beharko dira. Azken lasterketan, 2 heldu edo heldu bat eta adingabeko batek osatutako bikote guztiek BORDA JATETXEAn bazkari baten zozketan parte hartuko dute. 

Izena emateko epea:

Ikastolako idazkaritzan maiatzaren 26 arte  -  Prezioa = 2 €

Udaletxeko estalpean, egunean bertan        -  Prezioa = 4 €

 

Irudia

 

Irudia
BINAKAKO LASTERKETA 23

Azken albisteak

Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastolako DBH 4ko hiru ikaslek beren kategorian bigarren saria eskuratu dute Elhuyar Fundazioak pasa zen astean Bilbon antolatutako Zientzia Azokan.
Dakizuen bezala, maiatzaren 11an Herri Urrats ospatuko da Senperen.