ERABILEAREN BALDINTZA OROKORRAK ETA DATU PERTSONALAK BABESTEKO POLITIKA
Mesedez, irakurri arretaz erabilera-baldintzak web orriko toki hau erabili baino lehen. Web toki hau erabiliz gero, erabiltzaileak inplizituki baldintza honeek onartzen ditu. Honeekaz bat ez bazatoz edo zalantzarik badozu, ez erregistratzea eta web orria ez erabiltzea eskatzen deutsugu.
1. ZEIN GARA?
Etxarri Aranatzko Andra Mari Ikastola , hemendik aurrera Andra Mari, ondorengo helbidea dau: Utzubartxiki, 3 31820 Etxarri Aranatz. Website honegaz edo bere zerbitzuekaz zerikusia dauan edozein gaitarako hurrengo telefono zenbakian harremanetan jarri zaitekez: 943 834704. Bestela, hurrengo posta elektronikora bideratu zaitekez:
email@email.com
andramariikastola.eus domeinua Andra Mari-rena da.
2. ZER DA Andra Mari WEB SITE DALAKOA?
Orain andramariikastola.eustokian zaude. Hori espazio elkarreragilea da eta Andra MariK sortu du produktu eta zerbitzuei buruz informazio handiagoa eskaintzeko.
Web toki guztiek moduan, erabileraren eta pribatutasun-politikaren baldintzak bete behar ditugu.
3. FITXA TEKNIKOA
Web toki honetaz gozatzeko, erabiltzaileak nabigatzailea izan beharko dau; Hobe PCrako edo Macerako Internet Explorer 5.5 edo goi mailakoa bada. Halaber, monitoreak gitxienez 800 x 600 pixel izango dauz eta Macromediako Flash plug-in dalakoa behar da. Azkenekoa doan deskarga daiteke hurrengo helbidetik: http://www.macromedia.com. Andra Marik beharrezkotzat jotzen dauzan aldaketa teknikoak egin ahal izango dauz kalitatea, sistemaren eraginkortasuna eta errendimendua eta gai-sareetara eta Internetera konexioa hobatzeko.
4.- WEB ORRIAREN JABETZA ETA ERABILERA MUGAK
Web orri hau Andra Marirena da. Markak, domeinu-izenak eta jabetza intelektualaren gainerako eskubideak Andra Marirenak dira. Beraz, ezin daiteke edukirik laga, kopiatu, erreproduzitu, argitaratu, kargatu, transmititu, banatu edo ustiatu. Salbuespen bakarra web orria eta helburuekaz bat web orria erabiltzea da. Ildo honeri jarraituz, deskarga eta kopia pribatuak egin daitekez, baina baldintza honeetan zehaztutako erabileretatik kanpo atara barik. Aurrekoaren kontra eginez gero, egilearen edo Andra Mariren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Edukiak hemen baimentzen ditugun helburuetatik kanpo erabiliz gero edo helburu horreek aldatuz gero, egilearen jabetza-eskubideak eta Andra Mariren jabetza-eskubideak bortxatuko dira. Erabilera-baldintza honeetarako debekatuta dago edukiok beste edozein web orritan edo sare informatikotan erabiltzea.
5.- WEB ORRIA DOAKOA DA
Komunikazio telematikoan dagoan erabiltzailearen kontsumoa alde batera utzita, Web orri hau erabiltzeko ez da ezer ordaindu behar, hau da, bitarteko honen bidez ez doguz zuzenean gure produktuak saltzen. Ildo honeri jarraituz, Web orriaren erabilera ludikoa eta parte-hartzailea da eta sustapen-, ekintza- edo lehiaketa-helburuak nagusi dira. Hala, erabiltzaileak sustapen-ekintza bakoitzean eskainitako hobariak irabazi daikez.
6.- IRAUPENA
Erabilera-baldintza website dalakoan aldatu gabe jarraitzen duen bitartean mantenduko dira. Ildo honetatik, Andra Marik edozein unetan hauek aldatzeko edo deuseztatzeko eskubidea izango du. Aldaketa horiek web orrian bertan agertu beharko dira.
7.- BERMEAK BAZTERTZEA
Andra Marik ahalegin handiak egin ditu web honek kalitatea izateko eta eskaintzen dituen informazioan eta zerbitzuetan berariaz bermatzen du erabiltzaileen partaidetza. Hala eta guztiz ere, Internetek dituen ezaugarriengatik, Andra Marik ez ditu bermatzen web orriko edukiak, ezta web orriaren funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraipena ere. Gauza bera aipatu daiteke matxurak konpontzeari buruz. Era berean, zerbitzarian edo web orrian sistemarentzat birusak edo bestelako elementu kaltegarriak egon daitekez. Dana dalakoa, halako ezer ez gertatzeko, etengabe lanean gabilz. Edozelan bere, Andra Marik web orri honen edukien erabilerari dagokionez ez du erantzukizunik.
8.- ERANTZUKIZUNAK MUGATZEA
Aurreko atalean adierazitakoaren ondorioz, eta internetek dituen berezitasunengatik, Andra Mari ez da izango web orriaren edukiak erabiltzearen ondorioz edo ezin erabiltzearen ondorioz sortutako edozein kalte eta galeraren arduraduna, arduragabekeria barru, baina mugatu gabe. Are gehiago, ez du erantzukizunik izango Andra Marik edo Andra Marik baimendutako edozein ordezkarik kalteei buruz jakinean jarriz gero. Kalte eta galera guztiengatik, axolagabekeria barru, baina ez mugatuta, galerengatik eta eskaerengatik erabiltzailearen aurrean Andra Mariren erantzukizunak erabiltzailea web orrira sartzeko ordaindutako zenbatekoa ez du gaindituko.
9.- ESKUMENA
Andra Marik ez dauka kontrolik web orrialdea erabil daikieneekiko eta beren kokaguneekiko. Web orriko erabiltzaileak eta Andra Marik, bere eskumenei berariaz uko eginez, Donostiako Epaitegiek eta Auzitegiek agindutakoa beteko dute web orriarekin zerikusia duten erreklamazio eta gatazka guztietan.
10- DATUAK BABESTEKO POLITIKA
andramariikastola.eus web orriaren helburu nagusia Andra Mariren produktuen, zerbitzuen eta jardueren barri ematea da.
Datu pertsonalak babesteari buruz, Andra Marik legezko betebeharrak onartzen ditu, batez ere hurrengo eremuetan:
- Datu pertsonalei buruzko fitxategia edo tratamendua
- Datuak biltzearen helburua
- Informazioaren hartzaileak
- Galderen derrigorrezko edo hautazko izaera.
- Datuak lortzearen edo ez ematearen ondorioak.
- Sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak gauzatzeko aukera.
- Tratamenduaren arduradunaren edo, hala badagokio, arduradunaren identitatea eta helbidea.
Andra Marik erabiltzaileak informazio egokia izatea nahi du. Hala, berariaz, aske eta borondatez erabaki ahal izango du datuak eman nahi dituen. Ildo honeri jarraituz, erabiltzaileari datuak fitxategi automatizatuan sartuko dirala jakinaraziko zaio. Fitxategi automatizatuaren titularra eta arduraduna Andra Mari izango da. Helbidea honako hau da: Utzubartxiki, 3 31820 Etxarri Aranatz; Datuekin tratamendu automatizatua gauzatuko da eta helburua ondoko hau izango da:
- Produktu eta zerbitzuen berri ematea.
- Estatistikaren ikuspegitik erabiltzaileen sarrerak ezagutzea.
Aurkakoa adierazten ez bada, galdeketetan biltzen diran datuak website eta web orriaren jardueretan parte hartzeko eta horietann sartzeko beharrezkoak eta derrigorrezkoak dira. Andra Marik ezingo ditu erregistratu derrigorrezkoak diran datuak ematen ez dituztenak.
Erabiltzaileak galdeketak egiazko datuekin bete beharko ditu. Gainera, datuok zehatzak eta osoak dira. Oker betez gero (gezurrezko datuak, ez zehatzak, osatu gabekoak eta eguneratu gabekoak), kalte-galeren aurrean erantzun beharko du.
Indarrean dagoen legerian datu pertsonalak babesteari buruz, Andra Marik segurtasuna ziurtatzeko konpromisoa dauka. Bide honeri jarraituz, galerak, erabilera okerrak, aldaketak, baimenik gabeko sarrerak eta gainerako arriskuak saihesteko neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartu ditu. Era berean, ondorengoaren berri eman nahi du: segurtasun-mekanismoen artean pasahitzaren formula erabiltzen dala. Pasahitza, erabiltzaileak eta Andra Marik besterik ez dakite.
Era berean, Andra Marik fitxategi automatizatuek dituen datuei buruz isiltasuna gorde behar du. Hori indarrean dagoen legeriak xedatzen du.
Erabiltzaileak edo eskuordetzen duen pertsonak, baita gurasoek edo tutoreek ere edozein unetan sartzeko, berresteko, deuseztatzeko eta, hala badagokio, kontra egiteko erabakia hartu dezakete, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoak eta gainerako araudi aplikagarriak xedatutakoaren ondorioz. Horretarako, idatziz jakinarazi beharko diote Andra Mariri eta goian aipatu diren helbideak erabili ahal izango dituauz. Halakoetan erabiltzailearen identitatea egiaztatu beharko da.
Andra Mari da fitxategiaren arduraduna eta titularra. Hala ere, tratamenduaren kudeaketa hirugarren batek egitea eskatu dezake. Horretarako, erabiltzaileek berariaz adostasuna azaldu beharko dute.
Cookiak erabiltzeari dagokionez, Andra Marik honen berri eman nahi dio erabiltzaileari: web tokiaren pantailetan eta orrietan zehar nabigatzen duenean, cookiak erabiltzen direla eta erregistratu diren erabiltzaileak hautematea eta zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea dala beraien helburua. Gainera, bisitaren data eta orduari buruz informazioa ematen dute, web tokiaren barruan zirkulazio-parametroak neurtzen dituzte eta bisita-kopurua balioztatzen dute. Honeri esker, Andra Marik eraginkortasunez bidera eta doitu ditzake eskaintzen dituen zerbitzuak. Cookiak erabiltzailearen disko gogorrean gordetzen dira, baina bertan dauden datuak ezin dituzte irakurri. Gainera, ezin dituzte beste hornitzaileek eratutako cooki artxiboak irakurri. Cookiak ez dira inbaditzaileak, ezta kaltegarriak ere. Nabigatzailean ageri dan aukeraren bidez desaktiba daitezke.
Gure kezka nagusia erabiltzaileak pertsonalki identifikatzen dituen datuak gordetzeko orduan, segurtasuna da. Erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara datuak transmititzeko orduan, arreta handia jartzen dugu.
Bere lana egiteko erabiltzaileen datuak landu behar dituzten langileek baino ez dituzte erabiltzen datuok. Datuen babesari edota segurtasunari buruzko politikak bortxatzen dituzten langileek diziplina-ekintzak jaso beharko dituzte; ildo honeri jarraituz, lanetik bota daiteke, baita ekintza zibilak edota penalak izapidetu ere.
Erabiltzailearen erregistro-datuak pasahitzaren bidez babesten dira. Hala, erabiltzaileak edo Andra Marik baino ezin dituzte erabili eta ikusi, deuseztatu, berretsi edo ezabatu erregistrotik. Erabiltzaileari bere pasahitza inori ez ematea gomendatzen dugu.
Azkenik, honakoa gomendatzen da: erabiltzaileak bere ordenagailua ez badu erabiltzen, andramariikastola.eus web orritik irten baino lehen saioa ixtea ala nabigatzailea ixtea. Horrela datu pertsonalak eta korrespondentzia inork ez erabiltzea ziurtatzen da, batez ere, ordenagailua besteren batek erabiltzen badu edo beste batzuekin partekatzen bada edo ordenagailua leku publikoan erabiltzen bada, hala nola liburutegian edo "internet kafean".
11.- BALDINTZA HAUEK ONARTZEA
Web hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela onartzen du, baita ulertu eta aholkuak jarraitu dituela ere. Erabiltzailea datuak babesteko politikarekin edo aholkuekin ados ez badago, mesedez, ez erabili gure web orria. Beharrezkotzat jotzen dugunean, erabilera-baldintza aldatzeko eskubidea daukagu. Aldaketak eginez gero, erabiltzaileak web orri hau edo Andra Mariren beste web orriak erabiltzen jarraitzen badu, baldintza berriak guztiz onartu dituelako da.
© Andra Mari Eskubide guztiak gordeak.