Skip to main content

Herri Urratsera autobusa

Maiatzaren 10ean Herri Urrats ospatuko da Senperen. Iparraldeko ikastolen jaia Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarria da eta honek beti izan du hegoaldeko euskaldunen elkartasuna.

Horretarako, Andra Mari ikastolak autobusa antolatuko du (16€). Autobusean apuntatzeko epea maiatzak 6a arte izango da (gutxieneko kopuru bat beharrezkoa izango da autobusa ateratzeko). Beraz, anima zaitezte eta gogoratu, 16 urte beherako gaztetxoek gurasorik gabe joan behar badute, beraien baimen sinatua aurkeztu beharko dutela txartela jasotzerakoan, ikastolak ez baitu arduradunik jarriko. Bestetik, adin txikikoek gurasorik gabe muga pasatzeko, gurasoek sinatutako  eta Foruzaingoak tramitatutako baimen bat eraman behar dute, muga pasatzeko orduan.

Irudia
autobusa

Azken albisteak

Andra Mari Ikastolak bailarako 2023an jaiotako ume ororentzat tailer sensoriala eskainiko du, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Umeak heldu batekin etorri beharko dira, eta berendua egongo da.
Urtero moduan, ikastolak Sustapen Batzordearen eskutik, aurtengo gabonetako loteria salgai jarri du. 5€ko partizipazioak daude salgai (4€ jokatzeko eta 1€ ikastolarentzat).
Datorren urtean San Fermin eta Vianako ikastolek Nafarroa Oineza antolatuko dute eta ikastolan eguberritako saski eder baten zozketa daukagu.
Martxan da 2025eko udazkeneko ERRIGORA kanpaina!