Skip to main content

Ikastola lagunak: Gure Komunitatea Saretuz

Euskal Herrian Ikastola lagunak sarea gauzatzen ari da ikastolei laguntza eta babesa emateko. Ikastola lagunak egitasmoa jarri dugu martxan, ikastola ereduaren muina partekatzen eta ekarpenak egiten jarraitu nahi duten perstona guztien bilgunea izateko. 

 

Zer da Ikastola Lagunak? 

Egitasmo hau ikastolan eta ikastolen Elkartean aktiboki parte hartu duten ikasle ohiek, langile ohiek, familia ohiek eta proiektuarekin bat egiten duten herritarrek osatzen dute. Bere lanketa-esparrua soziala eta ideologikoa da esklusiboki, beti ere herrigintza ikuspegitik.

 

Zergatik sortu dugu taldea?

Gure komunitatea indartzeak onura garrantzitsuak ekartzen dizkio Andra Mari Ikastolari:

  • Dimentsio soziala zabaltzea: Gure proiektua defendatuko eta babestuko duen jende konprometitua batzea. 
  • Memoria historikoa transmititzea: Gure erroak jaso eta belaunaldi berriei helarazteko prest dagoen taldea izatea.
  • Auzolana eta belaunaldi berriak: Auzolanaren politika sustatzea, elkarrekin lan egiteko eta herrigintzan aritzeko balioa gazteei transmitituz. 
  • Laguntza zuzena: Ikastolako ekintzetan (jaialdietan, ospakizunetan...) modu desinteresatuan laguntzeko sarea izatea.
  • Indar organikoa: Andra Mari ikastola erakunde gisa organikoki indartsuagoa izatea.

"Auzolana ez da iragana, gure etorkizuna baizik. Zatoz gurekin sarea ehuntzera!"