Skip to main content

ZAINTZA

 
 
Zaintza zerbitzua dagoeneko martxan dagoela jakinarazi nahi dizuegu. Familia eta lana uztartzeko asmoz sortutako zerbitzua da.
 
  • Ordutegia, goizeko 07:30tatik 09:00tara izango da
  • Haurrek gosaltzeko aukera izango dute, 07:30tatik 08:00tara bitarteko ordutegian, eta goizeko 08:00etatik aurrera ez da gosaririk eskainiko. Zerbitzu hau jantoki ondoko gelan eskainiko da.
     
  • Zerbitzua ahalik eta hobekien antolatu ahal izateko, ezinbestekoa dugu, zaintza zerbitzua hilabete osoan erabili behar duzuenok aldez aurretik izena ematea, horretarako, izen emate fitxa bat betetzea eta ikastolako idazkaritzan uztea edota emailez (etxarri@ikastola.eus) bidaltzea eskatzen dizuegu. Egun solteetan zerbitzua erabiltzeko beharrezko izango  da aldez aurretik izena ematea.
     
  • Zerbitzu honek, ikasleak zaintzeaz gain hainbat jarduera egiteko aukera eskaintzen du, irakurketa, etxerako lanak, bideo emanaldiak, marrazketa, jokuak... eta ttikienentzat lokuluxka egiteko aukera ere badago.
 
Prezioak, honako hauek izango dira:
OHARRA: Oharra: deskontuak aplikatu ahal izateko jantokia gutxienez astean 4tan erabili beharko da eta zaintza 12 egunez hilabetean.
 
  EGUN SOLTEAK
   
GOSARIRIK GABE 6 € / eguneko
   
GOSARIAREKIN 
Ordutegia 07:30-08:00
7 € / eguneko

 

 

ZAINTZA SOILIK ERABILTZEN DUTENENTZAT
       
  HILABETEKOA HILABETEKOA HILABETEKOA
  HAUR 1 2 HAUR 3 HAUR
       
GOSARIRIK GABE 68,00 € 122,40 € 153,00 €
       
GOSARIAREKIN
Ordutegia 07:30-08:00
77,00 € 138,60 € 173,25 €

 

ZAINTZA ETA JANTOKIA ERABILTZEN DUTENENTZAT
       
  HILABETEKOA HILABETEKOA HILABETEKOA
  HAUR 1 2 HAUR 3 HAUR
       
GOSARIRIK GABE 54,40 € 76,16 € 89,76 €
       
GOSARIAREKIN
Ordutegia 07:30-08:00
61,60 € 86,24 € 101,64 €