Skip to main content

XI. BINAKAKO LASTERKETA

Ekainaren 7an Andra Mari ikastolaren XI. Binakako lasterketa ospatuko da

Naparpelletek babestutako kros honen ohiko helburua familien parte hartzea eta jarduera fisikoa familian uztartzea izan da. Aurten helburu solidarioa gehitu diogu, “Denok berdinak, denok desberdinak" kanpainan gaixotasun arraroak edo ezohikoak landuz eta izen ematearekin bildutakoa GERNA elkarteari bideratuz.

Lasterketaren ondoren, Udaletxeko estalopean bikote edo talde bakoitzak argazkia ateratzeko eta prestatutako auzateaz gozatzeko aukera izanen du plazan.

Horretaz gain, LH 3tik DBH 4ra, taldeka izena emanez gero; zozketa bidez sariak lortzeko aukera izango dute. Zozketan parte hartzeko 4ko taldeak osatu beharko dira kategoria berean eta honako hauek dira sariak:
- Rocopolis rokodromorako 4 sarrera.
- Borda jatetxerako opari txartela.


Izena emateko epea eta prezioak:                                                                                    Bikoteak               Motoak
Ikastolako idazkaritzan (ekainaren 5ra arte) -                                              Prezioa =           2 €                          1€

Udaletxeko estalopean ( ekainaren 7an arratsaldeko 16:15etik aurrera) -  Prezioa =           4 €                          2€
                      
             "0 dortsal solidarioa  pertsonako 5 €"               
 

Irudia
ASD

Azken albisteak

Maiatzaren 30ean Ikastolako jaia izanen da
Maiatzaren 10ean Herri Urrats ospatuko da Senperen. Iparraldeko ikastolen jaia Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarria da eta honek beti izan du hegoaldeko euskaldunen elkartasuna.
Andra Mari Ikastolak bailarako 2023an jaiotako ume ororentzat tailer sensoriala eskainiko du, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Umeak heldu batekin etorri beharko dira, eta berendua egongo da.
Urtero moduan, ikastolak Sustapen Batzordearen eskutik, aurtengo gabonetako loteria salgai jarri du. 5€ko partizipazioak daude salgai (4€ jokatzeko eta 1€ ikastolarentzat).