Skip to main content

XXXV. NAFARROAKO KIROL JOKOAK

Nafarroako Herri Kirol jokoei hasiera eman diegu. Joko hauek martxoaren 13tik apirilaren 10era bitartean jokatuko dira:

1. jardunaldia, martxoaren 13an Antsoainen, 10:30ean

2. jardunaldia, martxoaren 20ean Etxarri Aranatzen, 10:30ean

3. jardunaldia, martxoaren 27an Altsasun, 10:30ean

4. jardunaldia, apirilaren 3an Igantzin, 10:30ean

FINALA, apirilaren 10ean Betelun, 11:00etan.

 

Hiru kategorietako neska-mutilek hartuko dute parte, kimuak (11-12 urte), haurrak (13-14 urte) eta kadeteak (15-16 urte). Haur eta kadete mailetan sokatira eta proba konbinatuaren (lokotxak, zaku lasterketa, txingak, korrika eta arpana) txapelketak jokatzen dira, kimuen mailan aldiz proba konbinatua soilik. 

Andra Mari ikastolako 9 taldek parte hartuko dute joko hauetan. ANIMO GAZTEAK!!!

 

 

Azken albisteak

Maiatzaren 10ean Herri Urrats ospatuko da Senperen. Iparraldeko ikastolen jaia Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarria da eta honek beti izan du hegoaldeko euskaldunen elkartasuna.
Andra Mari Ikastolak bailarako 2023an jaiotako ume ororentzat tailer sensoriala eskainiko du, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Umeak heldu batekin etorri beharko dira, eta berendua egongo da.
Urtero moduan, ikastolak Sustapen Batzordearen eskutik, aurtengo gabonetako loteria salgai jarri du. 5€ko partizipazioak daude salgai (4€ jokatzeko eta 1€ ikastolarentzat).
Datorren urtean San Fermin eta Vianako ikastolek Nafarroa Oineza antolatuko dute eta ikastolan eguberritako saski eder baten zozketa daukagu.