Skip to main content

TANTA EGITASMOA

2021/04/22

Euskal Herriko ikastolei beren proektuak aurrera ateratzen laguntzeko TANTA egitasmoaren bigarren ekitaldia aurkeztu dute Ikastolen Elkarteko eta ikastolen aldeko jaietako ordezkariek.

Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazpena da TANTA, herritarrek Euskal Herriko ikastolen proiektuaren alde ekarpena eginez egikarituko dena.

TANTA ekimenean txartel batzuk jarriko dira herritarren esku. Herritarrek bost euroko ekarpena egingo diote Euskal Herriko ikastolen proiektuari, TANTA txartel bakoitzeko. Ekarpen horri esker, ikastolok gure proiektua aurrera ateratzeko bultzada ekonomikoa jasoko dugu.

TANTA txartelaren bitartez, herritarrak partaide izango dira ikastoletako egungo ikasleen garapenean, etorkizunean izan daitezen euskaldun konprometituak, beren buruekiko konfiantzadunak, lankidetzan ikaskideak, erabaki hartzaile kritikoak, euskaldun eleanitzak, ekintzaile gogoetatsuak, jokabide kritikodunak, ikusmira zientifikodunak, orekaren zaintzaileak eta sortzaileak”.

Ikastolek herritarren elkartasun adierazpen hau saritu egingo dute. Horregatik, TANTA txartela erosten dutenek, trukean, 60.000 euroko zozketa batean parte hartuko dute.

NOIZ ETA NOLA

Ikastolako familia bakoitzak 5 txartel izango ditu ekaina bitartean saltzeko, bildutako elkartasunaren zati bat herritarrei itzultzeko, 60.000 euroko sariaren zozketa 2021eko ekainaren 25ean egingo da notarioaren aurrean.

ANIMATU ETA DENON ARTEAN BULTZADA EMANGO DIOGU IKASTOLEN PROIEKTUARI!!

Azken albisteak

2024-11-25
Ordezkapenetarako lan poltsak osatzeko deialdia ireki dugu: - Garbitasuna - Garraio/jantoki Curriculumak bidaltzerakoan zehaztu "Garbitasuna" edo "Garraio/jatokia".
2024-11-11
Martxan da 2024eko udazkeneko ERRIGORA kanpaina!
2024-10-08
Urriaren 20ean Nafarroa Oinez ospatuko da Zangozan.
2024-05-20
Datorren larunbatean, maiatzak 25, Oinez basoaren mustutzea egingo da. Dakizuenez, Gure Ikastola Jasangarria proiektuaren barnean atal garrantzitsua da OINEZ BASOA, eta ekitalde honetara guztiok gonbidatuta zaudete.