Skip to main content

EUSKARA OFIZIALA NAFARROA OSOAN #BEHINGOZ

Kontseiluak urriaren 27rako, arratsaldeko 17:00etan Iruñean deitu duen manifestazioan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, Bertan, nafarrok euskaraz bizitzeko dugun eskubidea aldarrikatu, zonifikazioarekin amaitzea eskatu eta euskara Nafarroa osoan ofiziala egingo duen lege berri baten beharra plazaratuko dugu; era berean, alderdi politikoei gurekin batera bidea egin dezaten eskatuko diegu, ofizialtasuna lortzeko azken urratsa beren esku baitago.

Nafarroa osoan euskara ofiziala izatea eskubide bat da eta herritarrek horren beharra dugu, orain arte zonifikazioak euskaraz bizitzeko aukera ukatu baitigu. Beraz, ezin izan gara denok euskaraz bizi. Nahi bai, baina ezin. Nafarrok dugun eskubidea zapaltzen da egun indarrean dagoen legearekin, horregatik lege berri baten beharra dago, eskubiderik ez urratzeko. Kontseilua lege hori marrazten ari da nafarroako herritarrokin batera elkarlanean. Baina lege hori gauzatzeko eta praktikara eramateko, herritarren indarra ezinbestekoa da. Eta orain da aldaketarako unea, elkarrekin euskararen ofizialtasuna lortzeko; horregatik, eskuartean dugun aukera hau baliatu beharrean gaude.

Beraz, datorren larunbatean Iruñean elkar ikusiko dugulakoan, jaso agur bero bat!

EUSKARA OFIZIALA NAFARROA OSOAN #BEHINGOZ

Azken albisteak

Andra Mari Ikastolak bailarako 2023an jaiotako ume ororentzat tailer sensoriala eskainiko du, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Umeak heldu batekin etorri beharko dira, eta berendua egongo da.
Urtero moduan, ikastolak Sustapen Batzordearen eskutik, aurtengo gabonetako loteria salgai jarri du. 5€ko partizipazioak daude salgai (4€ jokatzeko eta 1€ ikastolarentzat).
Datorren urtean San Fermin eta Vianako ikastolek Nafarroa Oineza antolatuko dute eta ikastolan eguberritako saski eder baten zozketa daukagu.
Martxan da 2025eko udazkeneko ERRIGORA kanpaina!