Skip to main content

ELKARREKIN EGINGO DUGU!

2025eko maiatzaren 15etik 25era, Euskaraldia gauzatuko da laugarranez. Euskararen erabilera aktibatzeko mugimenduan erabiteko dinamika da, inoiz egindako ariketa sozial masiboena.
 
Aurten ere arigunea izanen da Andra Mari Ikastola eta gure komunitateko kideoi belarriprest eta ahobizi portaerak hartzeko deia luzatu nahi dizuegu. Izan ere, ariguneen eragina handia dela ikusi da, arigunea osatzen duten partaideengan eragiteaz gain, entitatean euskararen erabileran urrats berriak emateko abiapuntu izan daitekeelako eta entitateetatik kanpora herritar multzo zabalagoetara heltzeko aukera ematen dutelako.
 
Hori horrela, Euskaraldian parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu mezu honen bitartez, ahobizi edo belarri prest. 
Irudia
euskaraldia_2025

Azken albisteak

Andra Mari Ikastolak bailarako 2023an jaiotako ume ororentzat tailer sensoriala eskainiko du, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Umeak heldu batekin etorri beharko dira, eta berendua egongo da.
Urtero moduan, ikastolak Sustapen Batzordearen eskutik, aurtengo gabonetako loteria salgai jarri du. 5€ko partizipazioak daude salgai (4€ jokatzeko eta 1€ ikastolarentzat).
Datorren urtean San Fermin eta Vianako ikastolek Nafarroa Oineza antolatuko dute eta ikastolan eguberritako saski eder baten zozketa daukagu.
Martxan da 2025eko udazkeneko ERRIGORA kanpaina!