Skip to main content

Errigora udazkena 2025

Martxan da 2025eko udazkeneko kanpaina

Martxan da 2025eko udazkeneko ERRIGORA kanpaina!

Errigora Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Errigorak bi kanpaina nagusi egiten ditu urtero, udaberrikoa eta udazkenekoa. Udazkenean, aurtengoan, urriaren 23tik azaroaren 13raEzinbestekoak lelopean: Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten ditugu, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsuna egitea helburu (saski bakoitzaren balioaren % 25).

Aurten, 3 saski mota izanen dituzu aukeran: saski beltza (60 €),  saski berdea  (65 €) eta saski gorria  (75 €)

Eskaerak www.errigora.eus web orriandean

 

as
Irudia
as

Azken albisteak

Naparpelletek babestutako kros honen ohiko helburua familien parte hartzea eta jarduera fisikoa familian uztartzea izan da.
Maiatzaren 30ean Ikastolako jaia izanen da
Maiatzaren 10ean Herri Urrats ospatuko da Senperen. Iparraldeko ikastolen jaia Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarria da eta honek beti izan du hegoaldeko euskaldunen elkartasuna.
Andra Mari Ikastolak bailarako 2023an jaiotako ume ororentzat tailer sensoriala eskainiko du, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Umeak heldu batekin etorri beharko dira, eta berendua egongo da.