Skip to main content

Nafarroa Oinezera autobusa

Urriaren 19an Nafarroa Oinez ospatuko da Atarrabian. Urte osoan zehar Paz de Ziganda ikastolak lan handia egin du jai erraldoi hau antolatzen; eta lan guzti horren ondorio eta helburu izango da urriak 19ko festaren arrakasta.

Urtero bezala, Andra Mari ikastolak autobusa antolatuko du, anima zaitezte izena ematera eta gogoratu, 16 urte beherako gaztetxoek gurasorik gabe joan behar badute, beraien baimen sinatua aurkeztu beharko dutela ordainketa egiterakoan.

Egitaraua eta infomazioa

Irudia
2025 autobusa

Azken albisteak

Maiatzaren 30ean Ikastolako jaia izanen da
Maiatzaren 10ean Herri Urrats ospatuko da Senperen. Iparraldeko ikastolen jaia Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarria da eta honek beti izan du hegoaldeko euskaldunen elkartasuna.
Andra Mari Ikastolak bailarako 2023an jaiotako ume ororentzat tailer sensoriala eskainiko du, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Umeak heldu batekin etorri beharko dira, eta berendua egongo da.
Urtero moduan, ikastolak Sustapen Batzordearen eskutik, aurtengo gabonetako loteria salgai jarri du. 5€ko partizipazioak daude salgai (4€ jokatzeko eta 1€ ikastolarentzat).