Skip to main content

X. BINAKAKO LASTERKETA

Ekainaren 8an Andra Mari ikastolaren X. Binakako lasterketa ospatuko da

Naparpelletek babestutako kros honen ohiko helburua familien parte hartzea eta jarduera fisikoa familian uztartzea izan da. Aurten helburu solidarioa gehitu diogu, Denok berdinak, denok desberdinak" kanpainan Haur Minbizia landuz eta izen ematearekin bildutakoa ADANO elkarteari bideratuz.

 

Parte hartzaile guztien artean egindako kilometro guztiak gehitu ostean, bisera noraino eraman dugun jakingo dugu. Lasteketak bat egingo du gaiarekin: “bisera  jantzita etorri!” .

 

Lasterketaren ondoren, Udaletxeko estalopean bikote edo talde bakoitzak argazkia ateratzeko eta prestatutako auzateaz gozatzeko aukera izanen du plazan.

 

Horretaz gain, LH 3tik DBH 4ra, taldeka izena emanez gero; zozketa bidez sariak lortzeko aukera izango dute. Zozketan parte hartzeko 8ko taldeak osatu beharko dira kategoria berean eta honako hauek dira sariak:

-          Mugitu rokodromorako 8 sarrera.

-          Borda jatetxerako opari txartela.

Izena emateko epea eta prezioak:                                Bikoteak                          Motoak

Ikastolako idazkaritzan -  Prezioa =                                      2 €                                 1€

  ekainaren 6ra arte

Udaletxeko estalopean -  Prezioa =                                     4 €                                  2€

                ekainaren 8an arratsaldeko 16:15etik aurrera        

              "0 dortsal solidarioa  pertsonako   5 €"               

 

               

Irudia
a

Azken albisteak

Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastolako DBH 4ko hiru ikaslek beren kategorian bigarren saria eskuratu dute Elhuyar Fundazioak pasa zen astean Bilbon antolatutako Zientzia Azokan.
Dakizuen bezala, maiatzaren 11an Herri Urrats ospatuko da Senperen.
2025eko maiatzaren 15etik 25era, Euskaraldia gauzatuko da laugarranez. Euskararen erabilera aktibatzeko mugimenduan erabiteko dinamika da, inoiz egindako ariketa sozial masiboena.