Skip to main content

XXXVIII Nafarroako Herri Kirol txapelketa

Martxoaren 16an hasiko da XXXVIII. Nafarroako Herri Kirol txapelketa, guztira 4 jardunaldi eta Finala jokatuko direlarik.
 
1. Jardunaldia: Atarrabian, martxoaren 16an10:30, Paz de Ziganda ikastolako frontoian.
2. Jardunaldia: Antsonainen, martxoaren 23an10:30, kiroldegiko frontoian
3. Jardunaldia: Etxarri Aranatzen, martxoaren 30ean10:30Herriko pilotalekuan
4. Jardunaldia: Lekunberrin, apirilaren 6an10:30, Polikiroldegian.
5. FINALA: Altsasun, apirilaren 13an (11.00) Herriko frontoian.
* Jardunaldien egunetan, parte hartzaileak 9:30tarako bertan egon beharko dira.
  • Herri Kirol Joko hauetan hiru kategoria daude: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Talde mistoak izan ohi dira.
  • Ikasleak autbosean joaten badira itzulera ere horrela egin behar dute. Mikelek zehaztuko die ordua.
  • Altsasu eta Etxarrira gurasoek eraman beharko dituzte ikasleak.
  • Etxarriko jardunaldirako gurasoak beharko dira prestaketa lanetan laguntzeko.
Edozein zalantza izanez gero miksenar@andramariikastola.eus helbidera idatzi edo bulegora deitu.
Irudia
herri kirolak

Azken albisteak

Maiatzaren 10ean Herri Urrats ospatuko da Senperen. Iparraldeko ikastolen jaia Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarria da eta honek beti izan du hegoaldeko euskaldunen elkartasuna.
Andra Mari Ikastolak bailarako 2023an jaiotako ume ororentzat tailer sensoriala eskainiko du, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Umeak heldu batekin etorri beharko dira, eta berendua egongo da.
Urtero moduan, ikastolak Sustapen Batzordearen eskutik, aurtengo gabonetako loteria salgai jarri du. 5€ko partizipazioak daude salgai (4€ jokatzeko eta 1€ ikastolarentzat).
Datorren urtean San Fermin eta Vianako ikastolek Nafarroa Oineza antolatuko dute eta ikastolan eguberritako saski eder baten zozketa daukagu.