Urriaren 20ean Nafarroa Oinez ospatuko da Zangozan. Urte osoan zehar Zangozako ikastolak lan handia egin du jai erraldoi hau antolatzen; eta lan guzti horren ondorio eta helburu izango da urriak 20ko festaren arrakasta.
Urtero bezala,Andra Mari ikastolak autobusa antolatukodu, anima zaitezte izena ematera eta gogoratu, 16 urte beherako gaztetxoek gurasorik gabe joan behar badute, beraien baimen sinatua aurkeztu beharko dutela ordainketa egiterakoan.
Andra Mari Ikastolak bailarako 2023an jaiotako ume ororentzat tailer sensoriala eskainiko du, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Umeak heldu batekin etorri beharko dira, eta berendua egongo da.
Urtero moduan, ikastolak Sustapen Batzordearen eskutik, aurtengo gabonetako loteria salgai jarri du. 5€ko partizipazioak daude salgai (4€ jokatzeko eta 1€ ikastolarentzat).