Skip to main content

Oinez basoaren mustutzea eta Arbizuko ikastolaren 50. urteurrena

Maiatzaren 25ean mustuketa eta ospakizun eguna

Datorren larunbatean, maiatzak 25, Oinez basoaren mustutzea egingo da. Dakizuenez, Gure Ikastola Jasangarria proiektuaren barnean atal garrantzitsua da OINEZ BASOA, eta ekitalde honetara guztiok gonbidatuta zaudete.

Honetaz gain, aurten Arbizuko ikastolak 50 urte bete ditu, eta ikasturte osoan zehar egindako ekitaldietan azkena izanen da hau, urteurrenaren amaiera festa. Argazkian, eguneko egitaraua duzue. Animatu zaitezte!

Irudia
Irudia
Maiatzak 25

Azken albisteak

Maiatzaren 30ean Ikastolako jaia izanen da
Maiatzaren 10ean Herri Urrats ospatuko da Senperen. Iparraldeko ikastolen jaia Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarria da eta honek beti izan du hegoaldeko euskaldunen elkartasuna.
Andra Mari Ikastolak bailarako 2023an jaiotako ume ororentzat tailer sensoriala eskainiko du, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Umeak heldu batekin etorri beharko dira, eta berendua egongo da.
Urtero moduan, ikastolak Sustapen Batzordearen eskutik, aurtengo gabonetako loteria salgai jarri du. 5€ko partizipazioak daude salgai (4€ jokatzeko eta 1€ ikastolarentzat).