Skip to main content

IX. Binakako lasterketa

Maiatzaren 26an Andra Mari ikastolaren IX. Binakako lasterketa ospatuko da

Naparpelletek babestutako krosa izango da eta helburu ekonomikoa izateaz gain, beste helburu bat ere badauka, familien parte hartzearena. Familia, jarduera fisiko eta parte hartzea uztartzea. Beraz, animatzen zaituztegu krosean izena ematera!!

 

Lasterketaren ondoren bikote edo talde bakoitzak argazkia ateratzeko eta prestatutako auzateaz gozatzeko aukera izanen du. Horretaz gain, helduen kategorian, LH3. mailatik gorakoentzat, taldeka izena emanez gero; LIZARRAKO ROKODROMORAKO sarrerak zozketa bidez lortzeko aukera izango dute. Zozketan parte hartzeko 8ko taldeak osatu beharko dira. Azken lasterketan, 2 heldu edo heldu bat eta adingabeko batek osatutako bikote guztiek BORDA JATETXEAn bazkari baten zozketan parte hartuko dute.

 

          Izena emateko epea:

          Ikastolako idazkaritzan maiatzaren 26 arte - Prezioa = 2€

          Udaletxeko estalpean, egunean bertan       - Prezioa = 4€

Irudia

 

Irudia
Kartela

Azken albisteak

Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastolako DBH 4ko hiru ikaslek beren kategorian bigarren saria eskuratu dute Elhuyar Fundazioak pasa zen astean Bilbon antolatutako Zientzia Azokan.
Dakizuen bezala, maiatzaren 11an Herri Urrats ospatuko da Senperen.