Skip to main content

XXXVII. NAFARROAKO HERRI KIROL JOKOAK

Otsailaren 25ean emango zaie hasiera XXXVII. Nafarroako Herri Kirol jokoei, guztira 4 jardunaldi eta finala jokatuko dira:

1. Jardunaldia: Atarrabian, otsailaren 25ean, 10:30, Paz de Ziganda frontoian.

2. Jardunaldia: Antsoainen, martxoaren 3an, 10:30, Kiroldegiko frontoian.

3. Jardunaldia: Altsasun, martxoaren 10ean, 10:30, Burunda frontoian.

4. Jardunaldia: Elizondon, martxoaren 17an, 10:30, Baztan frontoian.

Finala: Etxarri Aranatzen, martxoaren 24ean, 11:00, Herriko frontoian.

  • Herri Kirol Joko hauetan hiru kategoria daude: kimuak (11-12 urte), haurrak (13-14 urte) eta kadeteak (15-16 urte). Talde mistoak izan ohi dira.
Irudia
herri kirolak 24

Azken albisteak

Maiatzaren 10ean Herri Urrats ospatuko da Senperen. Iparraldeko ikastolen jaia Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarria da eta honek beti izan du hegoaldeko euskaldunen elkartasuna.
Andra Mari Ikastolak bailarako 2023an jaiotako ume ororentzat tailer sensoriala eskainiko du, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Umeak heldu batekin etorri beharko dira, eta berendua egongo da.
Urtero moduan, ikastolak Sustapen Batzordearen eskutik, aurtengo gabonetako loteria salgai jarri du. 5€ko partizipazioak daude salgai (4€ jokatzeko eta 1€ ikastolarentzat).
Datorren urtean San Fermin eta Vianako ikastolek Nafarroa Oineza antolatuko dute eta ikastolan eguberritako saski eder baten zozketa daukagu.