Skip to main content

HERRI URRATS - AUTOBUSA

2023/05/05

Maiatzaren 14ean Herri Urrats ospatuko da Senperen. Iparraldeko ikastolen jaia Euskararen inguruko elkartasunaren adirazgarria da honek, beti izan du Hegoaldeko euskaldunen elkartasuna. Euskaldunok, denok, bat egin behar dugu euskara eta ikastolen alde horregatik festan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Horretarako, Andra Mari ikastolak autobusa antolatuko du (13 €). Autobusean apuntatzeko epea maiatzak 10 arte izango da (gutxieneko kopuru bat beharrezkoa izango da autobusa ateratzeko). Beraz, anima zaitezte eta gogoratu, 16 urte beherako gaztetxoek gurasorik gabe joan behar badute, beraien baimen sinatua aurkeztu beharko dutela txartela jasotzerakoan, ikastolak ez baitu arduradunik jarriko. Honetan gaiz, Herri Urrats egunean jarraian azalduta dagoen baimena eraman beharko du adin txikikoak:

Oharra:

Azken urteotan muga igarotzeko kontrolak handitu ditu Frantziako estatuak. Ohar honen bidez, gogorarazten dizuegu adin txikikoek, beraien kabuz, hau da, gurasorik gabe, muga pasatu ahal izateko, haien gurasoek/tutoreek Foruzaingoek  tramitatutako baimen berezi bat eskuratu beharra dutela. Bi gurasoen NANak eta familia liburua aurkeztu beharko dira. Adin txikikoak mugaz bestaldera joateko, bere ardura hartuko duen tutore bat izendatua izan behar da eta pertsona hau mugaz bestaldean egon beharko da, beste herrialdean zerbait gertatuz gero adingabeko honen ardura hartu dezakeelarik momentu horretan. Beraz, gauzak zuzen egiteko, adin txikikoak berarekin eraman beharko luke Foruzaingoaren bidez lortutako baimen eredua.


Gurasoekin batera doazen adin txikikoek muga igaro ahal izateko, haien gurasoek familia liburua erakutsi beharko dute.

Beraz, ikastolako autobusean muga pasatzeko garaian arazorik egon ez dadin, baimen hori izatea derrigorrezkoa izango da. Norbanakoaren erantzunkizuna izango da baimen hori ez izateagatik muga zeharkatzerik ez ahal izatea. 

Irudia
herri urrats

Azken albisteak

2024-02-28
Nafar hegoaldeko uzta prest da zure sukaldean sartzeko! Martxoaren 13ra arte aukera paregabea duzu Eskutik Eskura kanpainaren bidez olioa, barazki-kontserbak, ardoak, arroza, lekaleak, pasta...
2024-02-19
Otsailaren 25ean emango zaie hasiera XXXVII. Nafarroako Herri Kirol jokoei, guztira 4 jardunaldi eta finala jokatuko dira: 1. Jardunaldia: Atarrabian, otsailaren 25ean, 10:30, Paz de Ziganda frontoian.
2024-02-15
Gure Ikastola Jasangarria proiektuaren barnean atal garrantzitsua da OINEZ BASOA. Otsailaren 18an eginen da arbola landaketa, ikasle eta familia guztiak parte hartzera gonbidatuta zaudete.
2024-01-25
Aurten 50 urte beteko ditu Arbizuko ikastolak.