Skip to main content

IKASTOLAKO JAIA

Bi urteren ondoren Ikastolako jaia ospatuko dugu, aurten ekainaren 11an izanen da Arbizun eta jaian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Hainbat ekintza eginen dira, hona hemen kartela. Beraz, animatuz gero, bazkarirako txartelak idazkaritzan eta herrietan (juntakideak saltzen dituzte) erosi ditzazkezue ekainaren 8a arte.

Bazkariko menua honakoa izanen da:

            HELDUAK        17 €     -           HAURRAK        8 €      

  • Entsalada
  • Haragi paella
  • Flana izozkiarekin
  • Kafea eta kopa helduentzat

ANIMATU!!!!

 

Azken albisteak

Naparpelletek babestutako kros honen ohiko helburua familien parte hartzea eta jarduera fisikoa familian uztartzea izan da.
Maiatzaren 30ean Ikastolako jaia izanen da
Maiatzaren 10ean Herri Urrats ospatuko da Senperen. Iparraldeko ikastolen jaia Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarria da eta honek beti izan du hegoaldeko euskaldunen elkartasuna.
Andra Mari Ikastolak bailarako 2023an jaiotako ume ororentzat tailer sensoriala eskainiko du, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Umeak heldu batekin etorri beharko dira, eta berendua egongo da.