Skip to main content

BINAKAKO LASTERKETA

2022/05/11

Ekainaren 5ean ANDRA MARI IKASTOLAREN VII. BINAKAKO LASTERKETA ospatuko da, arratsaldeko 17:30etatik hasita, 5 kategoria ezberdinetan eta haur hezkuntzako umeetatik hasita helduetaraino izango da parte hartzeko aukera. Urtero moduan, haur bakoitzak heldu batekin parte hartu ahal izango du, eta LH 5-6 mailatik aurrerako guztiek nahi duten bezala moldatu ahalko dituzte bikoteak. 2 eta 5 urte bitarteko haurrek, lasterketa, haien motoetan egiteko aukera izango dute. Bi urtez lasterketarik izan ez denez, guztiak animatu nahi zaituztegu lasterketa berezi honetan parte hartzera.   

 

Naparpelletek babestutako krosa izango da eta helburu ekonomikoa izateaz gain, beste helburu bat ere badauka, familien parte hartzearena. Familia, jarduera fisikoa eta parte hartzea uztartzea. Beraz, animatzen zaituztegu krosean izena ematera!! 

 

Lasterketaren ondoren bikote edo talde bakoitzak argazkia ateratzeko eta prestatutako auzateaz gozatzeko aukera izanen du. Horretaz gain, helduen kategorian, hau da, LH 5. mailatik gorakoentzat, taldeka izena emanez gero; URBASA ABENTURAKO sarrerak zozketa bidez lortzeko aukera izango dute. Zozketan parte hartzeko 8ko taldeak osatu beharko dira. Eta 18 urtetik gorako bikoteek ere BORDA JATETXEAn afari baten zozketan parte hartuko dute ere.

Azken albisteak

2023-09-20
DBH 4: Irailak 25, 16:30 DBH 3: Irailak 18, 16:30 DBH 2: Irailak 26, 16:00 DBH 1: Irailak 19, 16:00 LH 6: Irailak 27, 16:00 LH 5: Irailak 20, 16:00
2023-05-22
Maiatzaren 27an Andra Mari ikastolaren VIII. Binakako lasterketa ospatuko da.
2023-05-15
Maiatzaren 21ean Ikastolako jaia ospatuko dugu Uharte Arakilen. Bazkarirako tiketak bi eraikinetako bulegoan salgai egongo dira maiatzaren 18 arte (helduak 17€ eta haurrak 8€), hona hemen egitaraua:  
2023-05-05
Maiatzaren 14ean Herri Urrats ospatuko da Senperen.