Skip to main content

ERRIGORA

Martxan da 2021eko udazkeneko ERRIGORA kanpaina!

Errigora Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Errigorak bi kanpaina nagusi egiten ditu urtero, udaberrikoa eta udazkenekoa. Udazkenean, aurtengoan, urriaren 23tik azaroaren 11raHerriak egiten du herriaNafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten ditugu, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsuna egitea helburu (saski bakoitzaren balioaren % 25).

Aurten, 3 saski mota izanen dituzu aukeran: saski beltza (55 €),  saski berdea  (65 €) eta saski zuria  (75 €)

Eskaerak www.errigora.eus web orriandean

Azken albisteak

Andra Mari Ikastolak bailarako 2023an jaiotako ume ororentzat tailer sensoriala eskainiko du, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Umeak heldu batekin etorri beharko dira, eta berendua egongo da.
Urtero moduan, ikastolak Sustapen Batzordearen eskutik, aurtengo gabonetako loteria salgai jarri du. 5€ko partizipazioak daude salgai (4€ jokatzeko eta 1€ ikastolarentzat).
Datorren urtean San Fermin eta Vianako ikastolek Nafarroa Oineza antolatuko dute eta ikastolan eguberritako saski eder baten zozketa daukagu.
Martxan da 2025eko udazkeneko ERRIGORA kanpaina!