Skip to main content

TANTA ZOZKETA

TANTA elkartasun txartelak eskuratzearen truke iragarrita zegoen 60.000 euroren zozketa atzo egin zen, urriaren 21ean. Andres Urrutia notario jaunaren aurrean, eta hauxe izan da zenbaki saritua: 043.939. Zenbaki sarituaren onuraduna agertuko ez bailtz, ordezko beste zenbaki bat ere atera da. Ordezko zenbaki hori hauxe da 017.203. Zenbaki saritua duen TANTA txartela Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolaren bitartez saldu zen, eta ordezko zenbakiaren txartela, berriz, Gasteizko Armentia ikastolaren bitartez.

60.000 euroko saria jasotzeko zenbaki saritua duen onuradunak hilabete bateko epea izango du. Epea agortuta agertuko ez balitz, ordezko zenbakia duenak beste hilabete bateko epea izango luke saria eskatzeko.

Mila esker mila TANTA txartelak erosiz ikastolekiko elkartasuna erakutsi duzuen guztioi, eta zorionak zenbaki saritua egokitu zaionari. 

Elkartasunak saria du!

Azken albisteak

Naparpelletek babestutako kros honen ohiko helburua familien parte hartzea eta jarduera fisikoa familian uztartzea izan da.
Maiatzaren 30ean Ikastolako jaia izanen da
Maiatzaren 10ean Herri Urrats ospatuko da Senperen. Iparraldeko ikastolen jaia Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarria da eta honek beti izan du hegoaldeko euskaldunen elkartasuna.
Andra Mari Ikastolak bailarako 2023an jaiotako ume ororentzat tailer sensoriala eskainiko du, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Umeak heldu batekin etorri beharko dira, eta berendua egongo da.