Skip to main content

ERRIGORA

Martxan da 2020ko udazkeneko ERRIGORAren kanpaina!

Errigora Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da. Nafarroa hegoaldea du ardatz eat euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, erremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Errigorak bi kanpaina nagusi egiten ditu urtero, udaberrikoa eta udazkenekoa. Udazkenean, aurtengoan, urriaren 24tik azaroaren 12raNafar hegoaldeko uzta euskarari puzkaNafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara eramaten ditugu, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsuna egitea helburu (saski bakoitzaren balioaren % 25).

Ezohiko egoera honetan, ELKARTASUNA biderkatuko dugu! Ikastolen eta Sortzenen jaialdiak ezin izan dira egin eta Korrika ere ez da eginen. Beraz, urriaren 24tik azaroaren 12ra, euskarari ekarpen bikoitza eginen diogu, EUSKARARIpuzka kanpainan: saski bakoitzaren % 25 + 5  €. 

Aurten, 3 saski mota izanen dituzu aukeran: saski beltza -betikoa- (55 €),  saski berdea -ekologikoa- (65 €) eta saski zuria -berezia- (75 €)

 

 

Azken albisteak

Andra Mari Ikastolak bailarako 2023an jaiotako ume ororentzat tailer sensoriala eskainiko du, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Umeak heldu batekin etorri beharko dira, eta berendua egongo da.
Urtero moduan, ikastolak Sustapen Batzordearen eskutik, aurtengo gabonetako loteria salgai jarri du. 5€ko partizipazioak daude salgai (4€ jokatzeko eta 1€ ikastolarentzat).
Datorren urtean San Fermin eta Vianako ikastolek Nafarroa Oineza antolatuko dute eta ikastolan eguberritako saski eder baten zozketa daukagu.
Martxan da 2025eko udazkeneko ERRIGORA kanpaina!