Skip to main content

TANTA ZOZKETA

Euskal Herriko ikastolei beren proiektuak aurrera ateratzen laguntzeko TANTA egitasmoa jarri dute martxan Ikastolen Elkarteko eta ikastolen aldeko jaietako ordezkariek. Andra Mari ikastolan aste honetatik aurrera martxan jarriko da ekimena.

Euskal Herriko berezko hezkuntza proiektuaren aldeko elkartasun adierazpena da TANTA, herritarrek Euskal Herriko ikastolen proiektuaren alde ekarpena eginez egikarituko dena.

Herritarrek bost euroko ekarpena egingo diote Euskal Herriko ikastolen proiektuari, TANTA txartel bakoitzeko. Ekarpen horri esker, ikastolok gure proiektua aurrera ateratzeko bultzada ekonomikoa jasoko dugu.

TANTA txartelaren bitartez, herritarrak partaide izango dira ikastoletako egungo ikasleen garapenean, etorkizunean izan daitezen euskaldun konprometituak, beren buruekiko konfiantzadunak, lankidetzan ikaskideak, erabaki hartzaile kritikoak, euskaldun eleanitzak, ekintzaile gogoetatsuak, jokabide kritikodunak, ikusmira zientifikodunak, orekaren zaintzaileak eta sortzaileak.

Ikastolek herritarren elkartasun adierazpen hau saritu egin nahi dugunez, TANTA txartela erosten dutenek, trukean, 60.000 euroko zozketa batean parte hartuko dute, ekainaren 25an gauzatuko dena notario aurrean.

Azken albisteak

Andra Mari Ikastolak bailarako 2023an jaiotako ume ororentzat tailer sensoriala eskainiko du, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Umeak heldu batekin etorri beharko dira, eta berendua egongo da.
Urtero moduan, ikastolak Sustapen Batzordearen eskutik, aurtengo gabonetako loteria salgai jarri du. 5€ko partizipazioak daude salgai (4€ jokatzeko eta 1€ ikastolarentzat).
Datorren urtean San Fermin eta Vianako ikastolek Nafarroa Oineza antolatuko dute eta ikastolan eguberritako saski eder baten zozketa daukagu.
Martxan da 2025eko udazkeneko ERRIGORA kanpaina!