Skip to main content

ANDRA MARI IKASTOLAREN JAIA

 Dakizuen bezala, aurtengo ikastolako jaia berezia izango da. Ikastolaren 50. urteurrena ospatuko dugu. Ospakizun nagusia ekainaren 8an izango da, eta hainbat ekintza ezberdin antolatu dira egun berezi horretarako, tartean kultur etxean 50. urteurrenaren ekitaldi nagusia izango da, eta bazkari herrikoi erraldoi bat ere egingo da, non ikastolako familia ohiek eta ikasle ohiek ere parte hartzeko aukera izango duten. Tiketak jada salgai daude, ikastolan bertan, Etxarriko Xapatero eta Lekuona tabernetan, Arbizuko Aralar eta Arrauts tabernetan, Lakuntzako Lagun Artea eta Ogi Berrin eta Uharte Arakilgo Jubilatuen tabernan ere. Helduentzat tiketak 15€ko prezioa izango du eta haurrentzat 7€ko prezioa.

Animatu zaitezte eta parte hartu Andra Mari ikastolaren urteurrenaren jaialdian!! 50. urte behin bakarrik betetzen dira!!

 

Azken albisteak

Andra Mari Ikastolak bailarako 2023an jaiotako ume ororentzat tailer sensoriala eskainiko du, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Umeak heldu batekin etorri beharko dira, eta berendua egongo da.
Urtero moduan, ikastolak Sustapen Batzordearen eskutik, aurtengo gabonetako loteria salgai jarri du. 5€ko partizipazioak daude salgai (4€ jokatzeko eta 1€ ikastolarentzat).
Datorren urtean San Fermin eta Vianako ikastolek Nafarroa Oineza antolatuko dute eta ikastolan eguberritako saski eder baten zozketa daukagu.
Martxan da 2025eko udazkeneko ERRIGORA kanpaina!