Skip to main content

ESKERRIK ASKO!! ANDRA MARI IKASTOLAKO 50.URTEURRENA (LAKUNTZA)

Aurreko asteburuan, Lakuntzako Andra Mari Ikastolak gure lehen ikastola izan zenaren geletako ateak ireki zituen. 50 urte hauetako argazki batzuen erakusketa eta, harekin bat eginez, ikastola komunitateko partaide ezberdinei egindako elkarrizketak jasotzen dituen bideo baten proiekzioa izan ziren ikusgai. Bideoan, urte luze hauetan bizi izandako momentu eder eta gogorrak era hunkigarriak islatzen dira. 

Igandean, asteburua amaitzeko, ikastolako partaide garen eta izan diren guztiok elkartuz argazki erraldoia egin genuen. Polita izan zen ikastolarekin modu batera edo bestera lotuta gauden lakuntzar guztiak biltzen gaituen argazkia egitea. Eguraldiak ahaztezina izango den argazki hau nahi genuen moduan egiten utzi ez bazigun ere, oso eskertuta gaude bertaratu zineten guztiekin. Era berean, argazki erakusketara agertu zineten orori ere gure esker ona adierazi nahi dizuegu. 

Eskerrik asko denoi! 
Gogoratu asteburu honetan Andra Mari ikastolak antolatutako binakako lasterketa izango dugula Etxarri-Aranatzen. Gainera, ekainaren 8an, ikastolaren 50. urteurrena ospatzeko egun handia izango dugu (omenaldiak, bazkari herrikoi erraldoia, kontzertuak...). Bertan egongo zaretelakoan agurtzen gara. 

Azken albisteak

Dakizuen bezala, maiatzaren 11an Herri Urrats ospatuko da Senperen.
2025eko maiatzaren 15etik 25era, Euskaraldia gauzatuko da laugarranez. Euskararen erabilera aktibatzeko mugimenduan erabiteko dinamika da, inoiz egindako ariketa sozial masiboena.