Skip to main content

50. URTEURRENA - LAKUNTZAKO EKIMENA

Ikastolaren 50. urteurrena dela eta Lakuntzako familiek ospakizun berezi bat antolatu dute.

Hain zuzen ere, maiatzaren 17tik 19ra doan asteburuan hainbat ekimen antolatu dituzte lehenengo ikastola izan zen egoitzan (apezaren etxean). Hala nola, asteburuari joko batzuekin emango zaio hasiera. Bestalde, 50 urte hauetako Lakuntzako umeen argazki batzuen erakusketa eta, harekin bat eginez, ikastola komunitateko Lakuntzako partaide ezberdinei egindako elkarrizketak jasotzen dituen bideo baten proiekzioa egingo da. Amaitzeko, Andra Mari ikastolako bertako partaide diren eta izan diren guztiak jasoko dituen argazki erraldoia egiteko aukera izango da igandean. 

Azken albisteak

Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastolako DBH 4ko hiru ikaslek beren kategorian bigarren saria eskuratu dute Elhuyar Fundazioak pasa zen astean Bilbon antolatutako Zientzia Azokan.
Dakizuen bezala, maiatzaren 11an Herri Urrats ospatuko da Senperen.