Skip to main content

EUSKARALDIA

2018/11/05

Honez gero EUSKARALDIA ezagutuko duzue, zuetako asko ekimenean murgilduta zabiltzatela ere badakigu!

Azaroa gainean dugunez, Andra Mari ikastolako Hezkuntza komunitate osoak bere berri duela ziurtatzeko asmoz bidaltzen dizuegu mezu hau, ikasle, irakasle eta gurasoen artean zabal dezazuen eskatuz.

Izan ere, uste baino jende gehiagorekin egin bait dezakegu euskaraz. Goazen begiratzera ariketa honen bitartez.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean gauzatuko da Euskal Herri ososan, Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimena.

Euskararen erabilera handitu eta eguneroko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, izan ere, uste baino jende gehiagorekin egin dezakegu euskaraz.

Euskaraldian euskara ulertzen duten eta 2018an gutxienez 16 urte bete dituzten herritarrek har dezakete parte.

Bi rol aukeratu daitezke horretarako, eta ariketa egiteko modu bana adieraziko dute.

  • Ahobizi: Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz. Ezagutzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere.
  • Belarriprest: Euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu. Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.

      

 

Ekimenean parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, izena ematen dutenek gomendioak eta zein rol aukeratu duen erakusten duen txapa jasoko dituzte.

Honez gain, Euskaraldiak hizkuntza-ohituren aldaketan duen eragina ikertuko da.

Izen ematea: www.euskaraldia.eus

Hezkuntza komunitate osoa, ikasle, irakasle, langile eta guraso guztiak ekimenean parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Helduen hizkuntza-inertziak aldatzearekin batera, haur eta nerabeentzako praktika eredugarria sustatuko dugu guztion artean.

Erantsita duzue ahobizi edo belarriprest izatea erabakitzen laguntzeko infografia.

 

 

Informazio gehiago www.euskaraldia.eus atarian.

Azken albisteak

2024-04-26
2024ko Ikastolako jaia maiatzaren 11n ospatuko dugu Lakuntzan, bazkarirako tiketak bi eraikinetako bulegoan salgai egongo dira maiatzaren 6 arte.
2024-04-24
Maiatzaren 12an Herri Urrats ospatuko da Senperen.
2024-02-28
Nafar hegoaldeko uzta prest da zure sukaldean sartzeko! Martxoaren 13ra arte aukera paregabea duzu Eskutik Eskura kanpainaren bidez olioa, barazki-kontserbak, ardoak, arroza, lekaleak, pasta...
2024-02-19
Otsailaren 25ean emango zaie hasiera XXXVII. Nafarroako Herri Kirol jokoei, guztira 4 jardunaldi eta finala jokatuko dira: 1. Jardunaldia: Atarrabian, otsailaren 25ean, 10:30, Paz de Ziganda frontoian.