Skip to main content

AZOKA SOLIDARIOA

Ekainaren 13an LH 6 mailakoek azoka solidario arrakastatsua antolatu zuten ikastolako aterpean, bertan, ikasleek eskuz egindako eskumuturrekoak, lepokoak, pintxoak, bigarren eskuko jostailuak... saldu zituzten. Guztira 575€ lortu zituzten eta diru hau "Paris 365" Gobernuz Kanpoko Erakundeari emango zaio. Erakunde honek jantoki eta despentsa solidarioak antolatzen ditu baina honetaz aparte, eskolaz kanpoko ekintzetara joan ezin diren haurrentzako ekintza desberdinak antolatzen ditu.

Lan bikaina LH 6. mailako neska mutikoek egindakoa!!!

Azken albisteak

Urtero moduan, ikastolak Sustapen Batzordearen eskutik, aurtengo gabonetako loteria salgai jarri du. 5€ko partizipazioak daude salgai (4€ jokatzeko eta 1€ ikastolarentzat).
Datorren urtean San Fermin eta Vianako ikastolek Nafarroa Oineza antolatuko dute eta ikastolan eguberritako saski eder baten zozketa daukagu.
Martxan da 2025eko udazkeneko ERRIGORA kanpaina!