Skip to main content

BIRZIKLART IV. ARTE PROIEKTUA

Sakanako ikastolok (Txioka, Iñigo Aritza eta Andra Mari) IV. Arte proiektua jarri dugu martxan. Aurten artea eta ingurumenaren zaintza uztartu ditugu, horrela, hainbat materialei bizi berri bat eman zaie artelanak sortuz. Artelanak ikusgai egongo dira Etxarriko kultur etxean, eta erakusketari irekiera ekitaldi batekin emanen diogu hasiera, ekainaren 4ean arratsaldeko 17:30ean. Astelehenetik ostegunera egongo da irekita erakusketa 17:00etatik 20:00ak arte. Animatu eta zatoz gurekin ikasleek egindako artelanez gozatzera. 

 

Azken albisteak

Maiatzaren 10ean Herri Urrats ospatuko da Senperen. Iparraldeko ikastolen jaia Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarria da eta honek beti izan du hegoaldeko euskaldunen elkartasuna.
Andra Mari Ikastolak bailarako 2023an jaiotako ume ororentzat tailer sensoriala eskainiko du, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Umeak heldu batekin etorri beharko dira, eta berendua egongo da.
Urtero moduan, ikastolak Sustapen Batzordearen eskutik, aurtengo gabonetako loteria salgai jarri du. 5€ko partizipazioak daude salgai (4€ jokatzeko eta 1€ ikastolarentzat).
Datorren urtean San Fermin eta Vianako ikastolek Nafarroa Oineza antolatuko dute eta ikastolan eguberritako saski eder baten zozketa daukagu.