Skip to main content

IKASTOLAKO JAIA - BAKAIKU

Aurtengo Andra Mari Ikastolako jaia ekainaren 9an Bakaikun ospatuko dugu eta zuk ere parte hartzea nahi genuke. Urtero bezala hainbat ekintza eginen dira, besteak beste, pilota partiduak, herri kirolak, buruhaundiak, trikitixa emanaldia eta dantzariak, herri bazkaria, omenaldiak,  DBH 4. mailakoen agurra, karaokea, puzgarriak eta jolas ezberdinak. Ondoren auzatea izango da. Beraz, animatuz gero, bazkarirako txartelak idazkaritzan eta herrietan (juntakideek saltzen dituzte) erosi ditzakezue ekainaren 6a arte.

Bazkariko menua honakoa izanen da:

            HELDUAK        15 €     -           HAURRAK        7 €      

  • Entsalada
  • Haragi paella                                                
  • Helatua
  • Kafea eta kopa helduentzat

Animatuuu!!!

Azken albisteak

Urtero moduan, ikastolak Sustapen Batzordearen eskutik, aurtengo gabonetako loteria salgai jarri du. 5€ko partizipazioak daude salgai (4€ jokatzeko eta 1€ ikastolarentzat).
Datorren urtean San Fermin eta Vianako ikastolek Nafarroa Oineza antolatuko dute eta ikastolan eguberritako saski eder baten zozketa daukagu.
Martxan da 2025eko udazkeneko ERRIGORA kanpaina!