Skip to main content

ANDRA MARI IKASTOLAREN V. BINAKAKO LASTERKETA

Maiatzaren 26an ANDRA MARI IKASTOLAREN V. BINAKAKO LASTERKETA ospatuko da, arratsaldeko 19:00etatik hasita, 5 kategoria ezberdinetan eta haur hezkuntzako umeetatik hasita helduetaraino izango da parte hartzeko aukera. Urtero moduan, haur bakoitzak heldu batekin parte hartu ahal izango du, eta LH 5-6 mailatik aurrerako guztiek nahi duten bezala moldatu ahalko dituzte bikoteak. Iaz, lehenengo aldiz MOTO lasterketa egin genuen eta izan zuen arrakasta ikusirik, aurten ere errepikatuko dugu. 2 eta 5 urte bitarteko haurrek haien motoetan egingo duten lasterketa berezia izango da. Aurtengo berrikuntza, lasterketa honetan DBHko ikasleekin lortzen den diru sarrera Alboan GKEari emango zaiola izango da, Zeure mugikorrak ezkutatzen duena kanpainaren barruan, gatazka-mineralen ondorioak jasaten ari diren Kongoko herritarrei laguntzeko helburuarekin (https://www.tecnologialibredeconflicto.org/eu/).

Naparpelletek babestutako krosa izango da eta helburu ekonomikoa izateaz gain, beste helburu bat ere badauka, familien parte hartzearena. Familia, jarduera fisikoa eta parte hartzea uztartzea. Beraz, animatzen zaituztegu krosean izena ematera!! 

Lasterketaren ondoren bikote edo talde bakoitzak argazkia ateratzeko eta prestatutako auzateaz gozatzeko aukera izanen du. Horretaz gain, helduen kategorian, hau da, LH 5. mailatik gorakoentzat, taldeka izena emanez gero; URBASA ABENTURAKO sarrerak zozketa bidez lortzeko aukera izango dute. Zozketan parte hartzeko 8ko taldeak osatu beharko dira. Eta 18 urtetik gorako bikoteek ere BORDA JATETXEAn afari baten zozketan parte hartuko dute ere.

Guzti honetaz gain, bukaeran sokatira erakustaldi bat eginen dugu, irakasleak ikasleen kontra.

Izena emateko epea:

Ikastolako idazkaritzan maiatzaren 24ra arte  -  Prezioa = 2 €

Udaletxeko estalopean, maiatzaren 26an arratsaldeko 18tatik aurrera   -  Prezioa = 4 €

Kategoriak:

2-5 urte MOTO: 100 metro

Haur Hezkuntza: 200 metro

LH 1 - LH 2: 400 metro

LH 3 - LH 4: 800 metro

LH 5, LH 6, DBH eta Helduak: 1609 metro

Azken albisteak

Dakizuen bezala, maiatzaren 11an Herri Urrats ospatuko da Senperen.
2025eko maiatzaren 15etik 25era, Euskaraldia gauzatuko da laugarranez. Euskararen erabilera aktibatzeko mugimenduan erabiteko dinamika da, inoiz egindako ariketa sozial masiboena.