Skip to main content

HERRI URRATS 2018

Dakizuen bezala, maiatzaren 13an Herri Urrats ospatuko da Senperen. Iparraldeko ikastolen jaia Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarria da eta honek, beti izan du Hegoaldeko euskaldunen elkartasuna. Euskaldunok, denok, bat egin behar dugu euskara eta ikastolen alde horregatik festan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Horretarako, Andra Mari ikastolak autobusa antolatuko du (10 €). Beraz, anima zaitezte eta gogoratu, 16 urte beherako gaztetxoek gurasorik gabe joan behar badute, beraien baimen sinatua aurkeztu beharko dutela txartela jasotzerakoan, ikastolak ez baitu arduradunik jarriko. Autobusean apuntatzeko epea maiatzak 10 arte.

EGITARAUA IKUSTEKO EGIN KLIK HEMEN

Azken albisteak

Dakizuen bezala, maiatzaren 11an Herri Urrats ospatuko da Senperen.
2025eko maiatzaren 15etik 25era, Euskaraldia gauzatuko da laugarranez. Euskararen erabilera aktibatzeko mugimenduan erabiteko dinamika da, inoiz egindako ariketa sozial masiboena.