Skip to main content

JANARI BILKETA KANPAINA

Azken urteotan bezala, aurten ere Ikastolan janari bilketa kanpaina antolatu dugu, abenduaren 18tik 21era galkorrak ez diren elikagaiak biltzen ari gara; arroza, pasta, olioa, lekariak, kontserbak, esnea... eta Nafarroako elikagaien bankuak jasoko ditu premian dauden familiei banatzeko. 

 

Azken albisteak

Maiatzaren 10ean Herri Urrats ospatuko da Senperen. Iparraldeko ikastolen jaia Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarria da eta honek beti izan du hegoaldeko euskaldunen elkartasuna.
Andra Mari Ikastolak bailarako 2023an jaiotako ume ororentzat tailer sensoriala eskainiko du, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Umeak heldu batekin etorri beharko dira, eta berendua egongo da.
Urtero moduan, ikastolak Sustapen Batzordearen eskutik, aurtengo gabonetako loteria salgai jarri du. 5€ko partizipazioak daude salgai (4€ jokatzeko eta 1€ ikastolarentzat).
Datorren urtean San Fermin eta Vianako ikastolek Nafarroa Oineza antolatuko dute eta ikastolan eguberritako saski eder baten zozketa daukagu.