Skip to main content

KARRAKAKO SARRERAK

Abenduaren 16ean, larunbata, Karraka ospatuko dugu Arbizuko kiroldegian arratsaldeko 16:30tatik aurrera. Hori dela eta, egunean bertan ilarak sortu ez daitezen, sarrerak aldez aurretik eskuragarri izango ditugu 4€ren truke.

Herrietan Karrakako sarrerak abenduaren 1etik aurrera erosteko lekuak hauek dira:

UHARTE ARAKIL: Mendikoa kafetegian
LAKUNTZA: Sorgiñak tabernan
ARBIZU: Karrika tabernan eta kiroldegiko tabernan
ETXARRI ARANATZ: abenduaren 11an, astelehena, arratsaldeko 16:30ean ikastola berrian eta abenduaren 13an, asteazkena, herriko ikastolan 15:00tan

Azken albisteak

Maiatzaren 10ean Herri Urrats ospatuko da Senperen. Iparraldeko ikastolen jaia Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarria da eta honek beti izan du hegoaldeko euskaldunen elkartasuna.
Andra Mari Ikastolak bailarako 2023an jaiotako ume ororentzat tailer sensoriala eskainiko du, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Umeak heldu batekin etorri beharko dira, eta berendua egongo da.
Urtero moduan, ikastolak Sustapen Batzordearen eskutik, aurtengo gabonetako loteria salgai jarri du. 5€ko partizipazioak daude salgai (4€ jokatzeko eta 1€ ikastolarentzat).
Datorren urtean San Fermin eta Vianako ikastolek Nafarroa Oineza antolatuko dute eta ikastolan eguberritako saski eder baten zozketa daukagu.