Skip to main content

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Dakizuen bezala, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko eguna ospatzen da. Egun horretan jai denez, ikastolan ospakizuna abenduaren 1era aurreratzea erabaki dugu. Horretarako honako ekitaldia antolatu dugu:

Etxarriko plazan, 11:15ean elkartuko gara betiko euskal kantuak abestera. Gustatuko litzaiguke zuek ere ekitaldi honetan parte hartzea.

Kontutan hartuta eguraldia edonolakoa izan daitekeela, txarra eginez gero, eraikin berriko frontoian ospatuko dugu festa ordu berean.

Animatu eta ea bertan elkar ikusten dugun. Aldi berean, Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatuko diren gainerako ekintzetan parte hartzera ere gonbidatu nahi zaituztegu.

Azken albisteak

Andra Mari Ikastolak bailarako 2023an jaiotako ume ororentzat tailer sensoriala eskainiko du, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Umeak heldu batekin etorri beharko dira, eta berendua egongo da.
Urtero moduan, ikastolak Sustapen Batzordearen eskutik, aurtengo gabonetako loteria salgai jarri du. 5€ko partizipazioak daude salgai (4€ jokatzeko eta 1€ ikastolarentzat).
Datorren urtean San Fermin eta Vianako ikastolek Nafarroa Oineza antolatuko dute eta ikastolan eguberritako saski eder baten zozketa daukagu.
Martxan da 2025eko udazkeneko ERRIGORA kanpaina!