Skip to main content

ERRIGORA

ERRIGORA ekimenak, auzolanean, Nafarroa hegoaldeko nekazaritza indartzeko asmoa du, horretarako, eremu horretakoak propio diren produktuak Euskal Herriko plazan jarriz. Izan ere merkatu globalizatuak konpetentzia baldintza gogorretara behartzen ditu bertako lehengaiekin lan egiten duten ekoizleak. Aldi berean “zona no vascofona” izendatuko euskalgintzari ekarpentxoa egin nahian bultzada ekonomikoa ematea ere badu helburu. Horretara dator ERRIGORA 2017ko Udazkeneko kanpaina. 50 €-ren truke Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina jaso dezakezu; kalitate bikaineko produktuak, bertan ekoiztuak eta nekazarien lana errekonozitzen dutenak. Eta merkatuko prezio berean! baina desberdintasun nabarmen batekin: %25 erriberako euskalgintzari bideratuko da herritar askoren lan bolondresari esker.

Ikastolako idazkaritzan duzu eskaria egiteko aukera, saski zuria edo beltza eta kopurua zehaztuz. Eskaria egiteko aukera azaroaren 7 arte da  eta gero bertan edo Etxarriko puntuan jasoko duzu saskia, ordainketa saskia jasotzean eginen da eskudirutan.

Merezi du, ezta?

Azken albisteak

Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastolako DBH 4ko hiru ikaslek beren kategorian bigarren saria eskuratu dute Elhuyar Fundazioak pasa zen astean Bilbon antolatutako Zientzia Azokan.
Dakizuen bezala, maiatzaren 11an Herri Urrats ospatuko da Senperen.