Skip to main content

NAFARROA OINEZ-BOLONDRESAK

Urriaren 15ean Nafarroa oinez ospatuko da Lesakan. Gogoz ari dira euskaltzale guztiak bilduko dituen festa antolatzen, baina horretarako, urtero bezala bolondresen laguntza eskatu digute, jarraian aipatzen diren lanetan aritzeko:

-          OSTALARITZA: 20 pertsona 10:00-16:00 (4. Gunean)

-          INGURUMENA: 5 pertsona 11:00-16:00 (4. Gunean)

-          SEGURTASUNA: 5 pertsona 9:00-14:00 (4. Gunean)

Guztion laguntza ezinbestekoa dute Nafarroa Oinez egunak arrakasta izan dezan. Izena eman nahi baduzu deitu idazkaritzara (948460286) edota email bat idatzi (etxarri@ikastola.eus). Zuen laguntza aldez aurretik eskertuz.

Azken albisteak

Maiatzaren 10ean Herri Urrats ospatuko da Senperen. Iparraldeko ikastolen jaia Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarria da eta honek beti izan du hegoaldeko euskaldunen elkartasuna.
Andra Mari Ikastolak bailarako 2023an jaiotako ume ororentzat tailer sensoriala eskainiko du, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Umeak heldu batekin etorri beharko dira, eta berendua egongo da.
Urtero moduan, ikastolak Sustapen Batzordearen eskutik, aurtengo gabonetako loteria salgai jarri du. 5€ko partizipazioak daude salgai (4€ jokatzeko eta 1€ ikastolarentzat).
Datorren urtean San Fermin eta Vianako ikastolek Nafarroa Oineza antolatuko dute eta ikastolan eguberritako saski eder baten zozketa daukagu.