Aurtengo Andra Mari Ikastolako jaia ekainaren 10ean Uharte Arakilen ospatuko dugu eta zuk ere parte hartzea nahi genuke. Urtero bezala hainbat ekintza eginen dira, besteak beste, pilota partidak, herri kirolak, erraldoiak, herri bazkaria, omenaldiak, DBH 4. mailakoen agurra, puzgarriak eta jolas ezberdinak... Ondoren auzatea izango da. Beraz, animatuz gero, bazkarirako txartelak idazkaritzan eta herrietan (juntakideek saltzen dituzte) erosi ditzakezue ekainaren 7a arte.
Bazkariko menua honakoa izanen da:
HELDUAK 15 € - HAURRAK 7 €
· Entsalada
· Haragi paella
· Helatua
· Kafea eta kopa helduentzat
Animatuuu!!!
