Skip to main content

IV. BINAKAKO LASTERKETA

2017/05/11

Maiatzaren 27an ANDRA MARI IKASTOLAREN IV. BINAKAKO LASTERKETA ospatuko da, arratsaldeko 19:00etatik hasita, 5 kategoria ezberdinetan eta haur hezkuntzako umeetatik hasita helduetaraino izango da parte hartzeko aukera. Urtero moduan, haur bakoitzak heldu batekin parte hartu ahal izango du, eta LH 5-6 mailatik aurrerako guztiek nahi duten bezala moldatu ahalko dituzte bikoteak. Aurten lasterketak izango duen berrikuntza, MOLTO lasterketa izanen da, 2 eta 4 urte bitarteko haurrek haien motoetan egingo duten lasterketa berezia. Iaz lasterketa berdintasunaren balorearekin lotu genuen; aurten berriz KIVA proiektua martxan jarri dela eta errespetuarekin lotuko dugu eta guztiok animatzen zaituztegu KIVA koloreekin jantzita joatea; hau da; berdez, urdinez, horiz edo gorriz. Beraz, animatzen zaituztegu guztiak ERRESPETUAREN alde egitea eta lasterketara kolore hauetako kamisetarekin etortzea.

Naparpelletek babestutako krosa izango da eta helburu ekonomikoa izateaz gain, beste helburu bat ere badauka, familien parte hartzearena. Familia, jarduera fisikoa eta parte hartzea uztartzea. Beraz, animatzen zaituztegu krosean izena ematera!! 

Lasterketaren ondoren bikote edo talde bakoitzak argazkia ateratzeko eta prestatutako auzateaz gozatzeko aukera izanen du. Horretaz gain, helduen kategorian, hau da, LH 5. mailatik gorakoentzat, taldeka izena emanez gero; URBASA ABENTURAKO sarrerak zozketa bidez lortzeko aukera izango dute. Zozketan parte hartzeko 8ko taldeak osatu beharko dira.

Izena emateko epea:

Ikastolako idazkaritzan maiatzaren 25era arte  -  Prezioa = 2 €

Udaletxeko estalopean, maiatzaren 27an arratsaldeko 18tatik aurrera   -  Prezioa = 4 €

Azken albisteak

2024-04-26
2024ko Ikastolako jaia maiatzaren 11n ospatuko dugu Lakuntzan, bazkarirako tiketak bi eraikinetako bulegoan salgai egongo dira maiatzaren 6 arte.
2024-04-24
Maiatzaren 12an Herri Urrats ospatuko da Senperen.
2024-02-28
Nafar hegoaldeko uzta prest da zure sukaldean sartzeko! Martxoaren 13ra arte aukera paregabea duzu Eskutik Eskura kanpainaren bidez olioa, barazki-kontserbak, ardoak, arroza, lekaleak, pasta...
2024-02-19
Otsailaren 25ean emango zaie hasiera XXXVII. Nafarroako Herri Kirol jokoei, guztira 4 jardunaldi eta finala jokatuko dira: 1. Jardunaldia: Atarrabian, otsailaren 25ean, 10:30, Paz de Ziganda frontoian.