Skip to main content

HERRI URRATS 2017

Maiatzaren 14an Herri Urrats ospatuko da Senperen. Iparraldeko ikastolen jaia Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarria da eta honek, beti izan du Hegoaldeko euskaldunen elkartasuna. Euskaldunok, denok, bat egin behar dugu euskara eta ikastolen alde horregatik festan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Horretarako, Andra Mari ikastolak autobusa antolatuko du (10 €). Beraz, anima zaitezte eta gogoratu, 16 urte beherako gaztetxoek gurasorik gabe joan behar badute, beraien baimen sinatua aurkeztu beharko dutela txartela jasotzerakoan, ikastolak ez baitu arduradunik jarriko. Autobusean apuntatzeko epea maiatzak 11 arte.

 

Oharra:

Azken urteotan muga igarotzeko kontrolak handitu ditu Frantziako estatuak. Ohar honen bidez, gogorarazten dizuegu adin txikikoek, beraien kabuz, hau da, gurasorik gabe, muga pasatu ahal izateko, haien gurasoek/tutoreek Bake Epaitegian emandako baimen berezi bat eskuratu beharra dutela. Baimen hori lortzeko gurasoak/tutoreak Bake Epaitegira jo beharko du bere NANa eta bere seme/alabaren NANarekin ere. Herri Urrats egunean adin txikikoak NANa eta Bake Epaitegiko baimena eraman beharko ditu gainean.

Gurasoekin batera doazen adin txikikoek muga igaro ahal izateko, haien gurasoek familia liburua erakutsi beharko dute.

Beraz, ikastolako autobusean muga pasatzeko garaian arazorik egon ez dadin, baimen hori izatea derrigorrezkoa izango da. Norbanakoaren erantzunkizuna izango da baimen hori ez izateagatik muga zeharkatzerik ez ahal izatea. 

Azken albisteak

Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastolako DBH 4ko hiru ikaslek beren kategorian bigarren saria eskuratu dute Elhuyar Fundazioak pasa zen astean Bilbon antolatutako Zientzia Azokan.
Dakizuen bezala, maiatzaren 11an Herri Urrats ospatuko da Senperen.