Skip to main content

SAKANAKO IKASTOLEK ANTOLATUTAKO HITZALDIA

Oporretatik bueltan, apirilaren 24ean, Rafael Cristobalen hitzaldia izango dugu Lakuntzako kultur etxean arratsaldeko 17:00etan. Rafael Cristobal, medikuntzan, neurologian eta psikiatrian doktorea da, eta haurraren psikologia eta garapenean aditua. Hain zuzen ere, Haur Hezkuntzan martxan jarri berri dugun Txaigorri proiektuaren oinarri teorikoen inguruko hitzaldia emango du. Zuen interesekoa izango delakoan, gonbidatuak zaudete.

Azken albisteak

Maiatzaren 10ean Herri Urrats ospatuko da Senperen. Iparraldeko ikastolen jaia Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarria da eta honek beti izan du hegoaldeko euskaldunen elkartasuna.
Andra Mari Ikastolak bailarako 2023an jaiotako ume ororentzat tailer sensoriala eskainiko du, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Umeak heldu batekin etorri beharko dira, eta berendua egongo da.
Urtero moduan, ikastolak Sustapen Batzordearen eskutik, aurtengo gabonetako loteria salgai jarri du. 5€ko partizipazioak daude salgai (4€ jokatzeko eta 1€ ikastolarentzat).
Datorren urtean San Fermin eta Vianako ikastolek Nafarroa Oineza antolatuko dute eta ikastolan eguberritako saski eder baten zozketa daukagu.