Skip to main content

LH. 6 MAILAKOEK ANTOLATUTAKO ELKARTASUN AZOKA

LH 6. mailako ikasleok, 2. unitatean egin ditugun ikerketen bidez, ikasi eta frogatu dugu zerbait egin dezakegula geure eta besteen bizitza hobetzeko: modu osasuntsuagoan elikatu, gelakideen eskubideak errespetatzeko konpromisoak hartu, egoera ahulean bizi direnei lagundu, jendeari beharren kontzientzia pizten ahalegindu, …

Izan ere, askotariko arrazoiengatik egoera ahulean bizi diren pertsonen beharrak asetzeko, ezinbestekoa da guztion inplikazioa. Denona da gizarte-arazo hori, eta denok izan behar dugu arazo horren konponbidearen protagonistak.

Guzti hau dela eta, ELKARTASUN AZOKA bat antolatu dugu, bertan, denetik topatuko duzu:

  • guk egindako eskumuturrekoak, lepokoak, orrimarkatzaileak, …
  • gutako bakoitzarentzat kuttuna izan den objetu bat eta
  • pintxo osasuntsuak 

Azoka honetan lortzen dugun diru guztia PARIS 365 ekimenari bideratzea adostu dugu. Badakigu, beharrean dauden jendeari laguntzeko ekimen asko daudela baina, hautatu duguna hautatzeko arrazoi nagusia  Nafarroan bizi diren jendeari laguntzen dielako izan da.

Elkartasun azoka hau, ostegunean egingo dugu, apirilaren 6an. Bertara gonbidatu nahi ditugu guraso, ikasle, irakasle eta lagundu nahi duten guztioak.

Mila esker aldez aurretik!

Azken albisteak

Naparpelletek babestutako kros honen ohiko helburua familien parte hartzea eta jarduera fisikoa familian uztartzea izan da.
Maiatzaren 30ean Ikastolako jaia izanen da
Maiatzaren 10ean Herri Urrats ospatuko da Senperen. Iparraldeko ikastolen jaia Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarria da eta honek beti izan du hegoaldeko euskaldunen elkartasuna.
Andra Mari Ikastolak bailarako 2023an jaiotako ume ororentzat tailer sensoriala eskainiko du, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Umeak heldu batekin etorri beharko dira, eta berendua egongo da.