Udazkeneko #EUSKARARIpuzka kanpainan lehen pausoak eman ziren ERRIGORAgo izateko bidean, ametsak egia bilakatzeko bidean, besteak beste, ekoizle gehiagori tokia egiteko edota produktu berriak eskaintzeko bi kutxa eskeini ziren. Erantzuna izugarria izan zen, 14.000 kutxa eta 175.000 euroko ekarpena Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari.
Urte berri honetan ametsak egia bihurtzen jarraituko dugu. Badator udaberria eta berarekin Errigoraren UZTABERRIA. Produktuen eskaintza zabalarekin datorkigu kanpaina, batetik olioa (konbentzionala eta ekologikoa) eta bestetik kontserbak (konbentzionalak eta ekologikoak). Eskaera egiteko epea martxoaren 14 arte izango da. Ondoren, olioa apiriliean jaso eta eskudirutan ordainduko da eta kontserbak ekainean jaso eta eskudirutan ordainduko dira.
Egin ezazu zure eskaera ikastolako idazkaritzan eta jarrai dezagun ametsak egi bihurtzen!!!
