Skip to main content

KARRAKA

Abenduaren 17an, larunbata, Karraka ospatuko dugu Arbizuko kiroldegian arratsaldeko 16:30etik aurrera. Hori dela eta, nahi duenak eta egunean bertan ilarak sortu ez daitezen, eskuragarri izango ditu aldez aurretik sarrerak. 

Herrietan Karrakako sarrerak erosteko lekuak edo kontaktuak hauek dira.

Etxarrin: Xapatero taberna

Arbizun: Karrika taberna

Lakuntzan: Miren Garziandia 

Uharten: Enkarni Sanchez

Iturmendin: Sonia Aguirre

 

Honetaz gain, abenduaren 13an, asteartea, eta abenduaren 15ean, osteguna, sarrerak salgai egongo dira ikastolan:

Asteartea 13: 16:30etatik 17:30era Utzubartxikiko eraikinean (HH eta LH eraikina)

Osteguna 15: 16:30etatik 17:30era Larrainetako eraikinean ( DBH eraikina)

Azken albisteak

Maiatzaren 10ean Herri Urrats ospatuko da Senperen. Iparraldeko ikastolen jaia Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarria da eta honek beti izan du hegoaldeko euskaldunen elkartasuna.
Andra Mari Ikastolak bailarako 2023an jaiotako ume ororentzat tailer sensoriala eskainiko du, urtarrilaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara. Umeak heldu batekin etorri beharko dira, eta berendua egongo da.
Urtero moduan, ikastolak Sustapen Batzordearen eskutik, aurtengo gabonetako loteria salgai jarri du. 5€ko partizipazioak daude salgai (4€ jokatzeko eta 1€ ikastolarentzat).
Datorren urtean San Fermin eta Vianako ikastolek Nafarroa Oineza antolatuko dute eta ikastolan eguberritako saski eder baten zozketa daukagu.