Skip to main content

IKASTOLAKO JAIA, EKAINAREN 11n LAKUNTZAN

Aurtengo Andra Mari Ikastolako jaia ekainaren 11n Lakuntzan ospatuko dugu eta zuk ere parte hartzea nahi genuke. Urtero bezala hainbat ekintza eginen dira, besteak beste, pilota partidak, herri kirolak, antzerkia, erraldoiak, herri bazkaria, omenaldiak,  DBH 4. mailakoen agurra, puzgarriak eta jolas ezberdinak, eta, arratsaldeko 19tan apar festa egingo da plazan, beraz, aldatzeko arropa eramatea gomendatzen dugu. Ondoren auzatea izango da. Beraz, animatuz gero, bazkarirako txartelak idazkaritzan eta herrietan (juntakideek saltzen dituzte) erosi ditzakezue ekainaren 8a arte.

 

Bazkariko menua honakoa izanen da:

            HELDUAK        15 €     -           HAURRAK        7 €      

·        Entsalada 

·        Haragi paella                                               

·        Helatua

·        Kafea eta kopa helduentzat

 

Animatuuu!!!

Azken albisteak

Dakizuen bezala, maiatzaren 11an Herri Urrats ospatuko da Senperen.
2025eko maiatzaren 15etik 25era, Euskaraldia gauzatuko da laugarranez. Euskararen erabilera aktibatzeko mugimenduan erabiteko dinamika da, inoiz egindako ariketa sozial masiboena.