Skip to main content

III. BINAKAKO LASTERKETA

Maiatzaren 21ean ospatuko da Andra Mari Ikastolako III. Binakako Lasterketa.

4 kategoria ezberdinetan, Haur Hezkuntzako umeetatik hasita helduetaraino parte hartzeko aukera egongo da. Urtero moduan, haur bakoitzak heldu batekin parte hartu ahal izango du eta LH 5-6 mailatik aurrerakoek nahi duten bezala moldatu ahalko dituzte bikoteak. Aurten lasterketak izango duen berezitasuna, lasterketa berdintasunaren balorearekin lotuko dugula da. Beraz, animatzen zaituztegu BERDINTASUNAREN alde egitea eta lasterketara lila kolorez etortzea

Naparpelletek babestutako krosa izango da eta helburu ekonomikoa izateaz gain, beste helburu nagusi bat ere badauka, familia, kirola eta parte hartzea uztartzea. Beraz, animatzen zaituztegu krosean izena ematera!!!

Lasterketaren ondoren bikote edo talde bakoitzak argazkia ateratzeko eta prestatutako auzateaz gozatzeko aukera izanen du. 

 

IZENA EMATEKO EPEA:

- Ikastolako idazkaritzan maiatzaren 19ra arte: 2 € bikoteko.

- Udaletxeko estalopean, maiatzaren 21ean arratsaldeko 16:00tatik aurrera: 4 € bikotek

Azken albisteak

Dakizuen bezala, maiatzaren 11an Herri Urrats ospatuko da Senperen.
2025eko maiatzaren 15etik 25era, Euskaraldia gauzatuko da laugarranez. Euskararen erabilera aktibatzeko mugimenduan erabiteko dinamika da, inoiz egindako ariketa sozial masiboena.