Skip to main content

ESKUTIK ESKURA-OLIBA OLIO KANPAINA

Errigoraren Eskutik Eskura olio kanpaina. Otsailaren 19tik martxoaren 2ra arte.

Eskutik Eskura bertako produktuak gure eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko proposamena da, gure kontsumo eredua aldatzeko gonbitea. Kontsumitzaile arduratsuak herriz herri elkartzeko saiakera: gutako bakoitzari on egin dagion eta, denon artean, gure inguru hurbilari on egin diezaiogun. 

Kanpaina honen eskutik, Nafarroa Hegoaldeko kalitatezko olioa eskuratu ahal izanen duzue, olio konbentzionala (5L) 22.50€ren truke edo olio ekologikoa (5L) 32€ren truke, biak birjina estra.

Eskaera egiteko, Ikastolako idazkaritzara deitu (948460286) edo email bat bidali (etxarri@ikastola.eus) Izen-abizenak, emaila, telefonoa, olio mota eta kantitatea zehaztuz. 

 

Azken albisteak

Etxarri Aranatzeko Andra Mari Ikastolako DBH 4ko hiru ikaslek beren kategorian bigarren saria eskuratu dute Elhuyar Fundazioak pasa zen astean Bilbon antolatutako Zientzia Azokan.
Dakizuen bezala, maiatzaren 11an Herri Urrats ospatuko da Senperen.