Skip to main content

IKASTOLA JASANGARRIA

Ingurumena zaintzeko kontzientziazio proiektua

Pertsona guztiok naturarekiko berezko konexio neurobiologikoa dugu. Naturarekin kontaktua izateak onura fisiko eta mentalak ematen dizkigu; beste gauza askoren artean, pentsamendu bakarraren errutinatik urruntzen gaitu eta sormena garatzen laguntzen gaitu… (Kansaseko Unibertsitateko Paul eta Ruth Ann Archley ikertzaileen hitzetan, naturarekin kontaktuan sormena bikoiztu egiten da). Beraz, nola ez dugu ingurumena zaindu behar?

Andra Mari ikastolan, ingurumenarekiko errespetua eta kontzientzia landu izan ditugu beti. Luxu bat da daukagun ingurune naturala izatea, eta denon lana da berau zaintzea, bakarra delako. Hori dela eta, hezkuntza komunitate osoa kontzientziatzeko, IKASTOLA JASANGARRIA proiektua martxan jarri genuen 2019-2020 ikasturtean.

Ekimen desberdinen bitartez, gure hezkuntza komunitate osoaren kontzientzia ekologikoa sustatzeko helburua dugu.

Gogoratu, daukagun ingurumena izaten jarraitu nahi badugu, guztion eta bakoitzaren ardura da dugun ingurumena zaintzea!!!